HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
  2.  
  3. Azterketa-deialdiak
 

Onartuen zerrendak

Behin-behineko zerrenda:

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, gaitasun-probetan parte hartzeko onartuen behin-behineko zerrenda www.habe.euskadi.net atarian argitaratuko dira. Norbera zerrendan dagoen ikusteko, ikasleen sarbidean sartu eta Matrikula zertan den puntura jo.

Zerrendari buruzko zalantzaren bat izan edota erreklamazioren bat egin nahi izanez gero, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi egun naturaleko epea izango du, horretarako erreklamazio inprimakia betez. Posta elektronikoz igorriko zaio erreklamaziogileari, berak emandako helbidera, aurkeztutako erreklamazioari buruzko erabakia.

Behin betiko zerrenda:

Erreklamazio-epea amaitu ondoren, gaitasun-probetan parte hartzeko onartuen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Norbera zerrendan dagoen ikusteko, ikasleen sarbidean sartu.

Gaitasun-probetan parte hartzeko onartuen behin betiko zerrendaren aurka gora jotzeko errekurtsoa egin nahi izanez gero, ikus Errekurtsoak eta gora jotzeak.

Azken eguneratzea: 2012/03/01