HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
  2.  
  3. Azterketa-deialdiak
 

Erreklamazioak eta gora jotzeak

Bi eratakoak izan daitezke:

  1. Onartuen behin-behineko zerrendaren aurka.

    Azterketariren batek deialdi batera aurkezteko gutxienekoak bete eta bere izena deialdi horretara aurkezteko behin-behineko onartuen zerrendetan ez dagoela ikusiko balu eta bat ez baletor, dagokion erreklamazioa aurkez dezake zerrendak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi egun naturaleko epean, dagokion lurralde-batzordearen aurrean, www.habe.euskadi.net atarian dagoen eskaria betez. Epea amaituta erreklamaziorik ez bada, onartutako azterketarien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da.

  2. Behin-behineko emaitzen edota emaitza orokorren aurka.

    Azterketariren bat HABEk argitaratutako behin-behineko emaitzekin edo emaitza orokorrekin bat ez baletor, dagokion erreklamazioa aurkez dezake kalifikazioak argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun naturaleko epean, dagokion epaimahaiaren aurrean, formularioa betez, erreklamazioa aurkeztera bultzatzen duten arrazoiak argi azalduz.

    Posta elektronikoz igorriko zaio erreklamaziogileari, berak emandako helbidera, aurkeztutako erreklamazioari buruzko erabakia oinarritzen duen irizpen arrazoitua.

Azterketariak bere espedientea ikusi nahi badu, deialdiko behin betiko zerrendak argitaratu eta hamar eguneko epea izango du HABEren Azterketa-batzordearen buruari eskaera egiteko. Idatziak zuzentzeko helbidea HABEren Donostiako egoitzarena da: Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6.a. 20018 Donostia-San Sebastián.

Erreklamazioa egin duen azterketariak bere espedientea berrikusia izatea nahiko balu, HABEren zuzendari nagusiaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa idatziz aurkez dezake deialdiko behin betiko zerrendak argitaratu eta hilabeteko epean.

Idatziak zuzentzeko helbidea HABEren Donostiako Erregistro Nagusiarena da: Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6.a 20018 Donostia.

Azken eguneratzea: 2011/02/28