HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
  2.  
  3. Azterketa-deialdiak
 

Ziurtagiriak

Behin betiko emaitzak argitaratu ondoren, Kultura sailburuak mailaren bat egiaztatu duen azterketariari maila horri dagokion euskararen komunikazio-gaitasuna aitortuko dion ziurtagiria luzatuko dio. Ziurtagiri honek behin betiko emaitzak argitaratu eguneko data eramango du eta, ondorioz, egun horretatik aurrera izango du balioa eta eragina.

HABEren Hizkuntzaren Didaktika zerbitzuak eskabidean eman helbidera igorriko dio dagokion ziurtagiria edo duplikatua eskatu eta gaitasun-proba gainditu duen azterketariari, behin honek eskatu eta dagokion tasa ordaindua duela frogatu ondoren.

Ziurtagiria eskatzeko, ikasleen sarbidean sartu eta Agiria eskatu puntura jo. Inolako arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.

Ziurtagiria eskuratzeko ordainketa

  • Prezioa: 2012. urtean zehar 19,83 euroko tasa ordaindu beharko da lehen, bigarren, hirugarren edo laugarren mailako agiria eskuratzeko, eta 1,84 euro agiriaren duplikatua eskuratzeko. Agiria hurrengo urteetan eskatuko balu, eskari-unean indarrean legokeen tasa ordaindu beharko luke.
  • Ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak: Eskaria bi aldiz (edo gehiagotan) ordaindu badu, dirua itzultzeko eskaria egin dezake ikasleak. Eskatzaileak erantzuna e-postaz jasoko du. Eskaria onargarria dela esaten bazaio, eman beharreko pausuak eta aurkeztu beharreko agiriak ere bertan azalduko zaizkio.
Azken eguneratzea: 2012/03/01