HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
  2.  
  3. Azterketa-deialdiak
 

4. maila:

Irakurmena:

Emandako testua irakurri ondoren, azterketariak laburbildu behar izan du irakurritakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzako… Irakurmena ebaluatzerakoan, kontuan izan behar da a)zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) zuzen eta egoki egin duen.

Idazmena:

Azterketariak gutxienez 350 hitzeko testu bat idatziko du, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa, erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa. Idazmenaren proba ebaluatzerakoan kontuan hartuko da: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia eta kohesioa; eta 3) hizkuntz baliabideen zuzentasuna eta aberastasuna. Zati honek, gehienez, 30 puntu izango ditu eta gainditzeko 15 puntu lortu behar dira, betiere, 16.3. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Proba honen iraupena bi ordu eta hogei minutukoa izango da gehienera.

Entzumena:

Emandako testua entzun ondoren, azterketariak laburbildu behar izan du entzundakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat... Entzumena ebaluatzerakoan, kontuan hartu da a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) zuzen eta egoki egin duen.

Mintzamena:

Idazmena neurtzeko proban jorratutako gaia izango du hizpide azterketariak, ordu erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatzeko aztertzaileen aurrean. Ebaluatzerakoan kontuan hartuko da: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia, jarioduna eta ongi ahoskatua den; eta 3) hizkuntz baliabideetan zuzentasuna eta aberastasuna adierazi duen. Ariketak berak 10 minutu inguru iraungo du. Ariketaren kalifikazioak, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko 15 puntu beharko ditu.

Antolaketa

Idazmena eta mintzamena neurtzeko proba hauek bi egunetan egingo dira: batean, idazmena, eta bestean, mintzamena.

Kalifikazioak

a) 4. mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

KalifikazioaGehienezGutxienez
Irakurmena 20 10
Idazmena 30 15
Entzumena 20 10
Mintzamena 30 15
GUZTIRA10050

b) Ponderazioa:

Idazmenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, %20; koherentzia, %20; kohesioa, %20; aberastasuna, %20 eta zuzentasuna, %20.

Mintzamenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, %20; koherentzia eta kohesioa, %20; jariotasuna, %20; aberastasuna, %20; eta zuzentasuna, %20.

c) Emaitza:

  • Irakurmena: Gai / Ez gai
  • Idazmena: Gai / Ez gai
  • Entzumena: Gai / Ez gai
  • Mintzamena: Gai / Ez gai
  • Guztira: Gai / Ez gai
Azken eguneratzea: 2012/02/15