HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
  2.  
  3. Azterketa-deialdiak
 

1. maila:

Irakurmena:

Emandako testua edo testuak irakurri ondoren, azterketariak zenbait egiteko burutu behar izan ditu. Testuaren ulermen orokorra, xehea edota testutik informazioa ateratzea eskatu behar izan zaio azterketariari.

Idazmena:

Azterketariari egoera bat emango zaio testuinguru jakin batean, eta gutxienez 140 hitzeko testu bat ala 100 inguruko bi testu idatzi beharko ditu. Testuak inprimakiak, oharrak, jakinarazpenak, gutun informalak, kontakizun laburrak... izan daitezke. Idatzien ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia eta kohesioa; eta 3) hizkuntz baliabideen zuzentasuna eta aberastasuna. Zati honek, gehienez, 30 puntu izango ditu eta gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira, betiere, 16.3. artikuluan xedatutakoari jarraiki. Proba honek 60 minutu inguruko iraupena izango du.

Entzumena:

Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko hainbat testu grabatuta entzun behar izan ditu. Testu horien ulermena frogatzeko, azterketariak zenbait egiteko burutu behar izan ditu. Testuko ideia nagusia jasotzen jakin behar izan du, informazio garrantzitsua bereizten edota xehetasun batzuk nabarmentzen.

Mintzamena:

Azterketariak elkarrizketa bat izango du aztertzaileekin edo beste azterketari batekin. Probak hiru atal izango ditu: a) aztertzaileen galderak, sarrera gisa, b) aurrez prestatutako gai baten azalpena eta c) gai batekin lotutako elkarrizketa, argazkiak oinarri hartuta. Proba neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia, jarioduna eta ongi ahoskatua den; eta 3) hizkuntz baliabideetan zuzentasuna eta aberastasuna adierazi duen. Gehienez 30 puntu izango ditu atal honek eta gainditzeko 15 puntu beharko dira. Azterketariak 10 minutu izango ditu gaia prestatzeko eta 10 minutu inguru proba egiteko.

Antolaketa

Idazmena eta mintzamena neurtzeko proba hauek bi egunetan egingo dira: batean, idazmena; eta bestean, mintzamena.

Kalifikazioak

a) 1. mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

KalifikazioaGehienezGutxienez
Irakurmena 20 10
Idazmena 30 15
Entzumena 20 10
Mintzamena 30 15
GUZTIRA10050

b) Ponderazioa:

Idazmenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, %10; koherentzia, %25; kohesioa, %15; aberastasuna, %20 eta zuzentasuna, %30.

Mintzamenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, %10; koherentzia eta kohesioa, %20; jariotasuna, %25; aberastasuna, %20; eta zuzentasuna, %25.

c) Emaitza:

  • Irakurmena: Gai / Ez gai
  • Idazmena: Gai / Ez gai
  • Entzumena: Gai / Ez gai
  • Mintzamena: Gai / Ez gai
  • Guztira: Gai / Ez gai
Azken eguneratzea: 2012/02/15