HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Europako Erreferentzi Markoa


Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Markoa Europako Kontseiluko berrogei herrialdetako adituek egindako lanaren emaitza da.

Erreferentzi Markoa hizkuntza modernoen arloko profesionalentzat prestatu da, eta bere helburuak dira, besteak beste:

  • hizkuntzen irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren helburuei eta metodologiari buruzko gogoeta sorraraztea
  • kurrikulua eta programak garatzeko oinarri bateratua eskaintzea
  • azterketak eta ebaluazio-irizpideak zehazteko oinarri bateratua eskaintzea
  • hezkuntza- eta lanbide-arlo batzuetatik besteetarako igarobidea erraztea

Europako Erreferentzi Markoa balio handiko tresna da irakasleak prestatzen, programa eta azterketak diseinatzen eta gida eta material didaktikoak sortzen dihardutenentzat.

Dokumentu hau 24 hizkuntzatara dago itzulia eta guztiak, euskara barne, ikus eta aztergai dituzu helbide honetan.

HABEk Hezkuntza Sailarekin batera argitara eman du Europako Markoa. Liburua eskuratzeko HABEren egoitzara jo:

Salneurria: 10 €

Azken eguneratzea: 2006/02/15