HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2009/09/25

Ostalaritzako langileentzako ikastaroen antolaketa - 2011-2012

 

Euskararen erabilera aldetik ostalaritza gune estrategikoa da. Euskal ostalaritzak zerbitzu ezin hobea eskaintzen du, baina, tamalez, ez du zerbitzu hori beti euskaraz eskaintzen, gehienetan euskaraz egiteko gai ez direlako bertako zerb itzariak. Horretaz jabeturik HABE Erakundearen egitasmoa zerbitzu hori euskaraz bideratu ahal izateko bitartekoak eskaintzea izan da. Horretarako, lehenbizi Ostalaritza izeneko ikasmaterialak argitaratu ditu eta orain ostalaritzako langileentzako ikastaro bereziak antolatu nahi ditu.

Hona hemen ostalaritzako langileentzako ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko prozedura:

  • Eskaria egitea

    Ikastaroa antolatzeko eskariak  honakoek egin dezakete: Udalek (normalizazio teknikarien bidez, adibidez) eta euskaltegiek.

Ostalariek ezin izango dute zuzenean eskatu; eskariak udalen edo euskaltegien bidez bideratu beharko dituzte.

Eskariak HABEra (info@habe.org, tel. 943-022600) bideratuko dituzte.

  • Ikastaroaren publizitatea

    Publizitatea eskatzailearen esku geldituko da, hau da, ikastaroa antolatu nahi duen erakundearen esku.

  • Euskaltegia

    Erakunde antolatzaileak zehaztuko du ikastaroak zein euskaltegitan eskainiko diren.

  • Baldintzak

    Hona hemen bete beharreko baldintzak, dirulaguntza jaso ahal izateko:

    • Taldea osatzea: taldearen osaketarako ikasle-kopuruak, taldea kokatzen den herriaren tamainaren arabera, 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak ezarritako gutxieneko eta gehienekoak betetzea.

    Biztanle kopurua

    Talde bakoitzeko

    gutxienekoa

    Talde bakoitzeko

    gehienekoa

    < =5.000

    6

    18

    5.001-10.000

    7

    18

    10.001-25.000

    8

    18

    > 25.000

    9

    18

    • Ikasleek ostalaritzan lan egitea.
    • 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 4. artikuluan zerrendatutako ikastaro-moduluez aparteko erritmoan antolatuta HABEk onar dezan, jarduera horrek EBPN, LanHitz edo gutxienez udal-mailako plangintza batean sortua eta txertatua egon beharko du. Eta, kasu bakoitzean, dagokion Erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du euskaltegiak.
    • Udalek nahi duten euskaltegia aukeratuko dute ikastaroa antolatzeko.
    • Irakaslea euskaltegi homologatu bateko langilea izatea.
    • HABEk normalean eskatzen duen informazioa eskaintzea.
      • - Datutegiaren bitartez burutzekoa: talde, irakasle, ikasle eta ikastaroaren datuak
      • - Ikastaroaren bukaeran Ebaluazio fitxa bete beharko dute, egindakoaren berri emanez.
  • Taldearen onarpena

    HABEk eskaerak aztertu ondoren jakinaraziko dio eskatzaileari ikastaroa onartua izan den ala ez, ezezko kasuan ere arrazoiak azalduz. HABEk erantzuna eskaria jaso eta bost egunen buruan emango du.

  • Taldearen antolaketa

Ikastaroa antolatu denean, HABEk dagozkion ikusketak egin ahal izango ditu.

Ikastaroa bukatutakoan, euskaltegiak ebaluazio fitxa bidaliko du HABEra.

  • Finantzazioa

    Era honetan antolatu eta emandako ikastaroak HABEk bere ohiko dirulaguntzen deialdiaren bitartez finantzatuko ditu, eskolak ematen dituen euskaltegiari gainerako ikastaro homologatuak babesteko erabiltzen dituen irizpideekin.

    Euskaltegi pribatuen kasuan,  onartutako taldearen eskola-ordua, oinarrizko moduluaren bitartez babestuko da, euskaltegiaren ratioan eraginik izan gabe.

 

 

HABEren zuzendari nagusia