|
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2008ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda aditzera eman du. Ebazpen hau 2008ko uztailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da.
Ebazpen honetan, II eranskin moduan, erreklamazioetarako erabili behar den erreklamazio-inprimakia ere argitaratu da.
Emaitzen inguruko informazioa eta erreklamazio-inprimakia Interneteko www.ivap.euskadi.net helbidean eskaintzen dira.
Emaitzen behin-behineko zerrendaren kontra erreklamazioa aurkezteko epea 5 egun naturalekoa da: 2008ko uztailaren 23tik 28ra artekoa (biak barne).
|