

Azken eguneratzea: 2009/09/25
Honen bidez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari jarraiki, merkataritzan hizkuntza-paisaia eta erabilpen mintzatua areagotzeko asmoz HABEk duen egitasmoaren berri jakinarazi nahi dizugu: dendariei eta dendako langileei zuzenduriko ikastaro bereziak antolatzea.
Euskararen erabilera aldetik merkataritza gune estrategikoa da. Euskal merkataritzak zerbitzu ezin hobea eskaintzen du, baina, tamalez, ez du zerbitzu hori beti euskaraz eskaintzen, ageriko errotulazio guztia ez da euskaraz egoten esate baterako, gehienetan euskaraz egiteko gai ez direlako bertako dendariak. Horretaz jabeturik HABE Erakundearen egitasmoa zerbitzu hori euskaraz bideratu ahal izateko bitartekoak eskaintzea izan da. Horretarako, lehenbizi DENDAKETAN izeneko ikasmateriala argitaratu du eta orain dendarientzako eta dendako langileentzako ikastaro bereziak antolatu nahi ditu.
Hona hemen dendarientzako eta dendako langileentzako ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko prozedura:
Ikastaroa antolatzeko eskariak honakoek egin dezakete: Udalek (normalizazio teknikarien bidez, adibidez) eta euskaltegiek.
Dendariek ezin izango dute zuzenean eskatu; eskariak udalen edo euskaltegien bidez bideratu beharko dituzte.
Eskariak HABEra (info@habe.org, tel. 943-022600) bideratuko dituzte.
Publizitatea eskatzailearen esku geldituko da, hau da, ikastaroa antolatu nahi duen erakundearen esku.
Erakunde antolatzaileak zehaztuko du ikastaroak zein euskaltegitan eskainiko dituen.
Hona hemen bete beharreko baldintzak, dirulaguntza jaso ahal izateko:
|
Biztanle kopurua |
Talde bakoitzeko gutxienekoa |
Talde bakoitzeko gehienekoa |
|
< =5.000 |
6 |
18 |
|
5.001-10.000 |
7 |
18 |
|
10.001-25.000 |
8 |
18 |
|
> 25.000 |
9 |
18 |
HABEk eskaerak aztertu ondoren jakinaraziko dio eskatzaileari ikastaroa onartua izan den ala ez, ezezko kasuan ere arrazoiak azalduz.
HABEk erantzuna eskaria jaso eta bost egunen buruan emango du.
Ikastaroa antolatu denean, HABEk dagozkion ikusketak egin ahal izango ditu
Ikastaroa bukatutakoan, euskaltegiak ebaluazio-txostena bidaliko du HABEra.
Finantzazioa
Era honetan antolatu eta emandako ikastaroak HABEk bere ohiko dirulaguntzen bitartez finantzatuko ditu, eskolak ematen dituen euskaltegiari gainerako ikastaro homologatuak babesteko erabiltzen dituen irizpideekin.