HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE

Azken eguneratzea: 2011/12/16

Euskararen inguruko ikerketan elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu du HABEk hainbat erakunderekin

Gaur, ostirala, 11.00etan, aurrez Euskaltzaindiarekin egin bezala, hitzarmen bana sinatu du HABEk Asmoz Fundazioarekin (berak kudeatzen duen HIZNET - Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikasketak direla eta), Baionako Iker-UMR5478 Zentroarekin, Soziolinguistika Klusterrarekin eta Mintzola Fundazioarekin, HABEren Donostiako egoitzan (Vitoria-Gasteiz kalea, 3, 4. solairua-HABE liburutegia).

 Ibon Usarralde, Ricardo Etxepare,Zigor Etxeburua,Lurdes Auzmendi, Iñaki Uribe, Oihana Sanzberro eta Joseba Intxausti.

Ibon Usarralde, Ricardo Etxepare,Zigor Etxeburua,Lurdes Auzmendi, Iñaki Uribe, Oihana Sanzberro eta Joseba Intxausti.

Hitzarmenen helburu nagusia HABE Liburutegiaren eta aipatutako lau erakundeen artean elkarlanean aritzea izango da.

Hitzarmena sinatzen izan dira:

  • Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
  • Iñaki Uribe, HABEren zuzendari nagusia.
  • Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria (Mintzola Fundazioaren izenean).
  • Ricardo Etxepare, Baionako Iker-UMR5478 Zentroko zuzendaria.
  • Oihana Sanzberro, Asmoz Fundazioko zuzendaria.
  • Ibon Usarralde, Soziolinguistika Klusterreko kudeatzailea.