| Matrikula |
|
| |
|
| Baldintzak |
Honako zazpi euskaltegi hauetako batean laugarren mailan matrikulatua egon izana 2007ko maiatzaren 17tik 2008ko maiatzaren 12ra bitartean, lehen deialdirako, eta 2008ko irailaren 4ra bitartean, bigarren deialdirako: Azpeitiko Udal Euskaltegia, Bilbo Zaharra, Deustuko Unibertsitatea, Ilazki, Labayru, Maizpide edo Lea Artibaiko AEK Euskaltegian.
Eta laugarren maila gainditua izatea 2008ko maiatzaren 12rako, lehen deialdirako, eta irailaren 4rako bigarren deialdirako
|
| Epeak |
Lehen deialdia: 2008ko maiatzaren 15etik 22ra, biak barne.
Bigarren deialdia: 2008ko irailaren 10etik 15era, biak barne.
|
| Nola egin |
INTERNET bidez HABEren www.habe.euskadi.net ataria erabiliz.
|
| Ordainketa |
Matrikularen prezioa 18 eurokoa da.
WEB atarian datuak sartu ahalean, sistemak berak esango dio azterketariari onartua den ala ez.
Ordaintzeko aukerak:
- Interneten bidez, banku elektronikoa erabiliz.
- Barra-kodeak irakurtzen dituen kutxa automatikoren batean.
- Kutxa edo banketxean bertan.
Lehen deialdiko onartuen behin-behineko zerrendak maiatzaren 26an argitaratuko dira.
Bigarren deialdiko onartuen behin-behineko zerrendak irailaren 17an argitaratuko dira.
|
| |
|
| Azterketa |
|
| |
|
| Deialdiak |
Bi deialdi izango dira. |
| Noiz |
Lehen deialdia
Azterketa idatzia: ekainaren 14an, goizeko 9:00etan.
Azterketa idatziaren emaitzak ekainaren 26rako argitaratuko dira.
Ahozko azterketak uztailaren 5ean egingo dira.
Bigarren deialdia
Azterketa idatzia: urriaren 11n, goizeko 9:00etan.
Azterketa idatzien emaitzak urriaren 31rako argitaratuko dira.
Ahozko azterketak azaroaren 22an egingo dira.
|
| Non |
Euskaltegi bakoitzak jakinaraziko dio ikasle bakoitzari azterketaren eguna, ordua eta tokia. |
| Nolako azterketa |
|
| |
|
|
Laugarren mailako azterketak lau trebetasun neurtuko ditu: mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena.
Lehenengo proba idatzia izango da. Proba horretan entzumena, irakurmena eta idazmena neurtuko dira.
Bigarren proba ahozkoa izango da. Azterketa idatzia gainditzen duten ikasleek egingo dute bigarren proba (mintzamena).
Bi probak gainditu beharko ditu ikasleak, azterketa gainditutzat emateko.
Soilik GAI ala EZ GAI adieraziz jakinaraziko zaizkio ikasleari zati bakoitzaren emaitza eta emaitza orokorra.
|
| |
|
| Emaitzak |
|
| |
|
| Emaitzak |
Lehen deialdiko idatziaren emaitzak ekainaren 26rako argitaratuko dira eta emaitza osoak uztailaren 18rako.
Bigarren deialdiko idatziaren emaitzak urriaren 31rako argitaratuko dira eta emaitza osoak abenduaren 11rako. |
| Erreklamazioak |
Zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik bost egun natural izango ditu erreklamazioa egin nahi duen ikasleak HABEren zuzendari nagusiari idatzia zuzentzeko. |
| Egiaztagiriak |
Maila egiaztatzen duten azterketariek Kultura sailburuaren ziurtagiria jasoko dute.
Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 28ko 15/2007 Legean zehaztutakoaren arabera, 18,50 euroko tasa ordaindu beharko da lehen, bigarren, hirugarren edo laugarren mailako agiria eskuratzeko, eta 1,72 euro agiriaren duplikatua eskuratzeko.
|