|
Euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak elkarrekin baliokidetuko dituen Dekretua aurkeztu dute gaur goizean Bilbon, bertan izan direlarik Miren Azkarate Kultura sailburua, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Joseba Erkizia HABEren zuzendari nagusia, Jon Urrutia IVAPen zuzendaria, Joseba Lozano, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Herri-Administrazioetako zuzendaria, Juanjo Agirrezabala, Hezkuntza Saileko zuzendaria, Jon Etxeberria, Osakidetzako zuzendaria, Juan Maria Barasorda, Herrizaingo Saileko zuzendaria.
Kultura sailburuak aurkeztuta, atzo Gobernu Batzordeak euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzeko Dekretua onartu zuen. Euskarazko egiaztagiri guztiak elkarrekin baliokidetzen dituen dekretu honek eragin zuzena du orain arte egiaztapen-sistema guztietan agiria duten milaka herritarrengan eta hemendik aurrera euskarara tituluren bat eskuratzeko bidean izan daitezkeenengan.
Bilbo, 2008ko apirilaren 9an
|