HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/04/08
Euskara kontuan hartu da '2008a, Kulturen arteko Elkarrizketaren Europako Urtearen' ospakizunean.

Europako erakundeak, '2008a, Kulturen arteko Elkarrizketaren Europako Urtea' dela eta, hainbat ekintza antolatzen ari dira, kontzientzia sortzeko kultura arteko elkarrizketa garrantzitsua dela eta kultura arteko gaitasunak eskuratzean hezkuntzak funtsezko eginkizuna duela. Kulturen arteko Elkarrizketaren Europako Urteari (2008) buruzko abenduaren 18ko 1983/2006/EE Erabakiarekin bat etorriz, helburua da kulturen arteko elkarrizketa prozesu jarraitu bat adierazten eta zabaltzen laguntzea, prozesu horrek aurrera egin dezan aurtengo urtea igarota.

Azpimarratu behar da Europako Batzordearekin izandako lankidetzari esker, EBko 23 hizkuntza ofizialetan dagoen bertsioaz gain, euskaraz ere badagoela '2008a Kulturen arteko Elkarrizketaren Urtea Europan' logotipoa. Horrela, EBn euskararen erabilera onartzearekin bat etorriz, Europar Batasunak egiten dituen kanpaina garrantzitsuenen logotipoa euskaraz ere izateko ohitura bermatzen da; ohitura horri hasiera eman zitzaion Erromako Itunaren 50. urteurrena ospatzeko logotipoa —'Elkarrekin 1957az gero', hain zuzen— euskaraz  jartzea erabaki zenean.

Logotipoa euskaraz deskargatzeko aukera:
Formatuak: 'jpg' (255 KB) eta 'adobe illustrator ' (177 KB)

Estekak:
- Komunikaziorako tresnak - Logotipoa erabiltzeko arauak

Zerikusia duten berriak:
- Euskadik Bruselan hainbat ekintza antolatu ditu, '2008a, Kulturen arteko Elkarrizketaren Europako Urtea’ dela eta'

 

(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)