HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskera Europar Batasunean


 Argibide orokorrak - Ofizialtasuna

 Idatzizko komunikazioak  Arauak (kodezisioa)  Bilkuretan hitz egitea

EUSKERA ataria

 Komunikazio-eredua  Arauen zerrenda  Adierazpenak

Argibide orokorrak. Euskeraren ofizialtasuna Europar Batasunean

 

Argibide orokorrak. Euskara “eskualde bateko edo hiztun gutxiko hizkuntza” europarra da

Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta, Autonomia Estatutuaren (1979) 6. artikuluak aitortzen duenez, hizkuntza ofiziala da Euskadin, gaztelaniarekin batera. Ofizialtasun estatus horretan oinarrituta, Eusko jaurlaritza lanean ari da sendo, Euskadi barruan euskara normaltasunez erabil dadin eta Euskaditik kanpo ere euskarak merezi dituen errespetua eta aitorpena izan ditzan.

Europari dagokionez, Europako Kontseiluak eskualde bateko edo hiztun gutxiko hizkuntzen Europako Gutuna onartu zuen (Estrasburgo, 1992/11/5) eta horrek hil edo biziko garrantzia duen nazioarteko tresna ekarri du, euskararen antzera babes berezia behar duten hizkuntzak normaltzen, ezagutzen eta errespetatzeko bidean ahalegindu gaitezen. Estatu espainiarrak Europako Gutun hori berretsi zuen 2001eko otsailaren 2an.

Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren arabera, Europar Batasunean (EB) eskualde bateko edo hiztun gutxiko hizkuntzak eta kulturak sustatzeko eta babesteko xedea dela-eta, “Batasunak kultura-aniztasuna, […] eta hizkuntza-aniztasuna errespetatzen ditu”. Ildo horretatik, Europar Batasunean eskualde bateko edo hiztun gutxiko hizkuntzak babesteko hartutako neurrietan honako hauek azpimarratu behar dira:

a) Europar Batasunak Hiztun gutxiko hizkuntzen Europako Bulegoari (EBLUL) ematen dion laguntza;

b) Europako Parlamentuak (EP) eta Eskualdeetako Komiteak (EK) onartu dituzten ebazpen eta irizpen batzuk. Oraintsu, besteak beste, hauexek:

c) Europar Batasunaren erakundeetan, ondoren azalduko denez, hizkuntza horiek erabili ahal izateko nolabaiteko aitorpena eta aukera.

 

Euskararen ofizialtasuna Europar Batasunaren (EB) baitan


Euskadin, bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak, hainbat komunikatu eta adierazpenen bitartez, euskarak Europar Batasunean izen beharreko izaera ofiziala aldarrikatu dute behin eta berriz, Europar Batasuneko hizkuntza-erregimena arautzen duen Kontseiluaren 1/1958 Erregelamenduan aitortutako hizkuntza ofizialen maila berean egon dadin euskara ere.

Kontseiluan eta, hala badagokio, Europar Batasuneko beste instituzio eta organo batzuetan beste hizkuntza batzuk modu ofizialean erabiltzeari buruz Kontseiluak 2005eko ekainaren 13an onartutako ondorioek (pdf. 26 KB) Europar Batasunean euskara eta beste hizkuntza batzuk erabili ahal izateko nolabaiteko aitorpen ofiziala bideratu dute, 1/1958 Erregelamenduak aitortutako erabateko ofizialtasunaren estatusa ez lortu arren.

Ondorio horietan oinarrituta, estatu espainiarrak administrazio-akordioak egin ditu Europar Batasuneko hainbat instituzio eta organorekin, gaztelaniaz beste hizkuntza ofizial batzuk erabiltzeko aukera egon dadin haien baitan:

  • Europako Parlamentua (Mahaiaren erabakia)

Esparru juridiko berri honek euskarari bidea ematen dio, mugak izan arren, Europar Batasunean erabilera ofiziala izan dezan. Mugak dituen ofizialtasun horrek hiru arlo ditu:

Azken eguneratzea: 2007/02/21