HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/02/07
Herri-administrazioetako langileen %57k egiaztatu du hizkuntza eskakizunen bat
Herri- administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko irizpideak, IV. Plangintzaldiari (2008-2012) dagozkionak, aurkeztu dituzte.

Gaur goizean Donostian aurkeztu dituzte Herri- administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko irizpideak, IV. Plangintzaldiari (2008-2012) dagozkionak. Irizpide hauek helburu bikoitza dute: ezagutzatik erabilerara pasatzea eta euskal hiritarrek hizkuntza eskubideak bermatzea, euskal herri administrazioaren baitan euskara erabiltzeko benetako aukera berdintasuna posible eginez.
Prentsaurrekoan izan dira: Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Jokin Azkue,  Herri-administrazioetan Euskara Normalizatzeko zuzendaria, eta Joseba Lozano, teknikaria Herri-administrazioetan Euskara Normalizatzeko Zuzendaritzan.
Prentsaurrekoan jakinarazi dira Eusko Jaurlaritzaren irizpideak eta gomendioak euskara ere, gaztelaniarekin batera, lan hizkuntza, zerbitzu hizkuntza eta harreman hizkuntza izan dadin euskal Herri-dministrazioetan.

 

Datu esanguratsu batzuk

-Herri-administrazioetako langileak oro har: 33.889 (udalak, foru aldundiak eta
Administrazio orokorra, beste batzuen artean…).
-Langile horietatik 15.900 lanpostuk du ezarria derrigortasun data (%46,92).
-Derrigortasun data izanik, dagokien hizkuntza gaitasuna egiaztatu dute 8.834 langilek.
-Derrigortasun data izan gabe ere, 3.209 langilek dagokien hizkuntza eskakizuna
egiaztatua dute.

  • 12.043 langilek hizkuntza gaitasuna egiaztatua du derrigortasun
    data izan edo ez izan (%35,54).
  • Herri-administrazioetako langileen erdiak baino gehiagok egiaztatu
    du hizkuntza eskakizunen bat (%57,43).
  • Egiaztatze datuak alderatuz, azken 12 urtetan hauxe izan da bilakaera:
    %130ean egin du gora egiaztatze mailak, langileriak, berriz, %29.
  • 1995ean 3.829koa zen egiaztatzea eta 2007an 8.834koa.

Gaur eguneko egoera, datu kuantitatiboei begiratuta
Ondorioak:
-Herri-administrazioetako langileen %57,43k hizkuntza eskakizunen bat egiaztatzen du.
-Herri-administrazioetan 12.043 langilek badu gaitasuna euskara lan hizkuntza moduan
erabiltzeko.

IV. Plangintza (irizpideak)
Inoiz baino langile gehiago erabilera planetan
-Eusko Jaurlaritzako irizpideak aintzat hartzen badira, erabilera normalizatzeko
planean langile hauek hartuko lukete parte, lanpostuen jabe izan edo ez izan:
derrigortasun data ezarria izanik, dagokien hizkuntza eskakizuna egiaztatu
dutenek, edozein dela ere beren atalaren izaera (2008ko urtarrileko datuen arabera:
8.834).
-Horietaz gain, derrigortasun data ezarri gabe izanik, dagokien hizkuntza
eskakizuna egiaztatu dutenei gonbita egin ahal izango diete herri-administrazioek
euren borondatez erabilera planean sartzeko (2008ko urtarrileko datuen arabera:
3.209).
-Gainera, salbuespen gisa, zenbait lanposturen lan-jardunak estrategikotzat jotzen
badira, erakundeak gonbita egin ahal izango die derrigortasun data izanik dagokien
hizkuntza eskakizuna baino bat baxuagoa egiaztatu dutenei (905).
-Guztira, parte har dezaketenak: 12.948 (%38,20)

Donostia, 2008ko otsailaren 7a

Dokumentua osorik (pdf, 173kb)