HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
EUSKARAREN EZAGUTZA EGIAZTAGIRIEN ARTEKO BALIOKIDETZAK HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKOARI EGOKITUAK


Euskara-egiaztagirien baliokidetzari buruzko 48/2009 Dekretuak euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzen ditu. Dekretu berri honek Apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuak kanpoan utzi zituen titulu eta ziurtagiri batzuk bere baitan jaso ditu. Era honetara, irakaspostuen 1. eta 2. hizkuntza eskakizunak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako ziurtagiriak baliokidetu eta Europako erreferentzia markoren aurreikuspenetara ekarri dira.

Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B1, B2, C1 eta C2 mailekin parekatzen ditu HAEE-IVAP-ek, HABEk, Osakidetzak, Ertzaintzak, Hezkuntza Sailak, Euskaltzaindiak eta Hizkuntzetako Eskola Ofizialek emandako agiriak, bakoitzaren baliokidetzak ezarriz.

B1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:
• IVAP-HAEEk emandako 1. hizkuntza eskakizuna.
• HABEk (Kultura Saila) emandako 1. mailako ziurtagiria.
• Osakidetzako 1. hizkuntza eskakizuna.
• Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 3. maila gainditua izatea (Antzinako Ikasketa Plana).
• Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Tarteko Maila. 

B2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:
• IVAP-HAEEk emandako 2. hizkuntza eskakizuna.
• HABEk (Kultura Saila) emandako 2. mailako ziurtagiria.
• Osakidetzako 2. hizkuntza eskakizuna.
• Ertzaintzako 1. hizkuntza eskakizuna.
• Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Irakaspostuen 1. hizkuntza eskakizuna.
• Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 4. maila gainditua izatea (Antzinako Ikasketa Plana).
• Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Maila Aurreratua.

C1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:
• IVAP-HAEEk emandako 3. hizkuntza eskakizuna.
• HABE (Kultura Saila) emandako 3. mailako ziurtagiria.
• Osakidetzako 3. hizkuntza eskakizuna.
• Ertzaintzako 2. hizkuntza eskakizuna.
• Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eta Euskaltzaindiaren D agiria.
• Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Irakaspostuen 2. hizkuntza eskakizuna.
• Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako, eta Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizial Nagusiko 5. maila edo euskal gaitasun maila (Antzinako Ikasketa Plana).
• Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako menderatze operatibo eraginkorreko Gaitasun Maila (C1).

C2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:
• IVAP-HAEEk emandako 4. hizkuntza eskakizuna.
• HABEk (Kultura Saila) emandako 4. mailako ziurtagiria.
• Osakidetzako 4. hizkuntza eskakizuna.

Azken eguneratzea: 2009/03/04