HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskara-agiria eskuratu


2007ko deialditik hasita, abenduaren 28ko 15/2007 Legearen arabera (2008ko martxoaren 11n argitaratua), agiria eskuratu nahi duten ikasleek jaulkitze-tasa ordaindu beharko dute (18,50 euro jatorrizko agiria jasotzeko eta 1,72 kopia jasotzeko).

Azterketa 2007ko deialdia baino lehenago gainditu dutenek ez dute jatorrizko agiria eskuratzeko tasarik ordaindu behar, baina agiria galdu, eta berria eskuratu nahi izanez gero, kopiaren tasa ordaindu beharko dute.

FAQ HABEren euskara-agiriak

Nola eskuratzen da agiria?

Orrialde honen beheko aldean duzun "Agiriak eskuratzeko eskaera" esteka erabili aplikaziora joateko.

NA eta pasahitza idatzi eta ordaintzeko orria eskuratu. Orria inprimatu, eta beheko aldean idatzita dituzun banku edo erakunde horietakoren batean ordainketa egin (nahi izanez gero, internetez ere egin dezakezu ordainketa).

Esteka berean begiratu, agiria HABEren bulegoan jasotzeko prest daukazun. HABEren lurralde ordezkaritzara joan eta agiria jaso. Agiria jasotzera zoazenean, NA edo identifikazio dokumenturen bat erakutsi eta erregistroan sinatu.

Oro har,  24/48 ordu inguru behar izaten dira ordainketaren berri izateko. Horregatik, tarte horretan agiria behar izanez gero, beharrezkoa da HABEren bulegoan bankuko ordain-agiria erakustea.

Agiriaren jabeak ezin badu agiriaren bila joan, bere ordezkoak baimen sinatua eraman beharko du eta jabearen NAren kopia. Ordezkoak sinatuko du erregistro orrian.

2008ko 1. deialdiko agiriak urrian egongo dira eskura

Agiria eskuratzeko eskaera

 

Azken eguneratzea: 2008/08/04