HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskaltegiak

Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea bideratzeko oinarrizko egitura euskaltegia da. Gaur egun 104 dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 2010-2011 ikasturtean 37.399 heldu aritu dira euskara ikasten ikastegi horietan. Horiez gain, badira euskaltegiak Nafarroako Foru Erkidegoan eta Iparraldean ere.

EAEko euskaltegiak, izaera juridikoari dagokionez, publikoak edo pribatuak dira. Publikoak udalen eskuetan daude ( Udal euskaltegiak ). Euskaltegi pribatu asko federazioetan bilduta daude ( AEKElkarlanBatuzIKA), eta beste hainbat  federatu gabe  daude. Horiei erantsi behar zaizkie  auto-ikaskuntza zentro homologatuak . Zerbitzu hori, berariazko zentroetan ez ezik, EAEko beste hainbat eta hainbat euskaltegitan ( auto-ikaskuntza zerbitzua eskaintzen duten euskaltegiak ) eta Euskal Herritik kanpora ere eskaintzen da ( Auto-ikaskuntza Euskal Herritik kanpora )

Halaber, badira helduei  euskara irakasteko zentroak Euskal Herritik kanpora ere, baina helburuak, erritmoa eta ikasle-motak era askotakoak dira.

EAEko EUSKALTEGIEN JARDUERA

Euskaltegien jarduera ikasturteka ematen da. Jarduera nagusia ikasturtearekin batera hasten bada ere (urrian), kontuan izan behar da ikasturte osoan zehar ari direla ikasle eta ikastalde berriak hasten, eta epealdi berezi bat izan ohi dela udako ikastaroei dagokiena (uztailetik irailera).

EAEko Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen jarduera adierazteko, azken ikasturte osoan (2010-11 ikasturtean) burututako lanaren datu soil hauek adierazgarri gerta daitezke, euskaltegia edo zentroa kokatua dagoen lurraldearen arabera:

2010-11 ikasturtea

Lurraldeatalde orduakIkasle orduakIkasleakMatrikulak
Araba 124.476 1.405.657 6.476 7.727
Bizkaia 400.475 4.803.429 21.162 27.476
Gipuzkoa 185.255 2.041.034 10.296 12.572
Orotara 710.206 8.250.120 37.934 47.775

Aurreko ikasturtearekin alderatua, ikusten da zerbait behera egin duela ikasle-kopuruak, jarduera-orduak ere proportzio berean jaitsi direlarik. 


 

Datuen kudeaketarako softwarea

Azken eguneratzea: 2012/01/18