XIX. mendetik aurrera, euskaldun askok emigratzea deliberatu zuten Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoak eraginda. Urteak aurrera joan ahala, gehientsuenak atzerrian errotu baziren ere, askok euren jatorriari eutsi nahi izan zioten mundu zabaleko hainbat hiritan euskal etxeak sortuz, jatorri berekoen arteko ohiturak eta harremanak mantendu eta sendotzeko.
Bestalde, mundu zabalean handitu egin da azken urteotan euskararenganako jakin-mina. Horren ildora, gero eta gehiago dira euskara eta euskal gaiak lantzeko interesa erakutsi duten unibertsitateak eta ikastegiak.
|