Hona hemen orri honetan zenbait informazio eta baliabide, Eusko Jaurlaritzak HABE erakundearen bitartez euskara gure hizkuntzarekiko interesa duten guztien eskura jarria. Garai batean erabat bertakoa baino ez zena, eta hurbil egonda bakarrik irits zitekeena, aspalditxo munduko herritar guztietara iristeko moduan dago. Irisgarritasun honek ahalbidetzen du jakin-mina duten guztiek euskarari buruzko informazio osatua lortzea, bai eta ikasteko gogoa duenak ikasteko bideak izatea, munduko edozein bazterretakoa izanik ere.
Ikasteko eskaintzak, edukiei buruzko informazioa, argitalpen espezializatuak, metodoak eta era guztietako zerbitzu zein informazioak aurkituko ditu erabiltzaileak HABEren orri honetan.
Euskara normalizatzeko eta hizkuntzen bizikidetza bermatzeko erantzunkizun instituzionaletik, orri hau bisitatzera zatozen guztioi agur egin nahi dizuet, eta gonbidatu bertoko edukiak hedatzera eta honen etengabeko hobekuntzan parte hartzera.
AGUR
María Blanca Urgell Lázaro
KULTURA SAILBURUA
|