NON JASO BEHAR DA EUSKARA-AGIRIA?
Euskara-agiriak HABEren lurralde bulegoetan jasoko dira, agiriaren tasa ordaindu ondoren.
HABEren egoitzak: Bilbon, Gran Via 85, Donostian, Vitoria-Gasteiz kalea, 3, eta Gasteizen, Samaniego kalea 2-7.a.
NON ETA NOLA ORDAINDU BEHAR DA EUSKARA-AGIRIAREN TASA?
Tasaren orrian idatzita dituzun kutxa edo bankuetakoren batean, kutxazainetan, bulegoetan edo internetez (ez HABEren bulegoetan).
NON ZEHAZTEN DA EUSKARA-AGIRIEN TASA?
Irailaren 29ko3/2006 Legean (2006ko urriaren 20an argitaratua).
JATORRIZKO AGIRIA ALA KOPIA?
Ikasleak bere agiria lehen aldiz jasotzen duenean, jatorrizko agiria jasotzen du.
Agiria galtzen badu, eta berria eskuratu nahi izanez gero, kopia eskatu eta ordaindu beharko du. Kopia HABEren bulegora jasotzera joan aurretik, ziurtatu eskaera aplikazioaren bidez zein datatan izango duen jasotzeko prest.
NORTZUK EZ DUTE TASA ORDAINDU BEHAR?
Azterketa 2007koa baino lehenagoko deialdiren batean gainditu duten ikasleek ez dute jatorrizko dokumentua jasotzeko tasarik ordaindu behar, HABEren agiriei dagokienean Tasen Legea 2006ko irailean jarri baitzen indarrean.
EPERIK BADAGO AGIRIA ESKURATZEKO?
Ez. Agiriak HABEren lurralde bulegoetan izango dira deialdia amaitu eta bi hilabetera gutxi gorabehera, ikaslea tasa ordaindu ondoren bila joan dadin. Hori bai, aldez aurretik ikasleak interneten begiratuko du bere agiria HABEren bulegoan jasotzeko prest dagoen ala ez jakiteko.
Tasa ordaintzeko orriak, aldiz, 15 eguneko iraupena izango du ordainketa egiteko. Epe hori igarota, ordainketa egin gabe badago, orriak ez du baliorik izango eta beste orri berri bat atera beharko du ikasleak HABEren web orritik.
|