

1. Neguko ikastaroetan aritutako ikasleek, bi deialdietan aurkezteko aukera daukate? Ala udako ikastaroa egin beharko lukete bigarren deialdira aurkeztu ahal izateko?
Aukera du bi deialdietara aurkezteko, baldin eta deialdiak ezartzen dituen epe barruan matrikulatua egon bada.
2. Zer aukera dauka ikasle batek matrikula-garairako ikasten ari den urratsa gainditua ez baldin badu?
Dagokien urratsa gainditu ez duten azterketariek beheragoko mailan aurkezteko aukera izango dute, nahiz eta maila hori euskaltegi horretan ikasi ez.
3. Zenbatekoa da matrikula bakoitzaren prezioa?
Maila eta deialdi bakoitzeko 18 €.
4. Deialdi bakoitzeko matrikula berria egin behar da?
Bai, matrikula bakoitzak deialdi bakar baterako balio du.
5. Baldintzak betez gero, maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duenak, zenbat matrikula ordaindu behar ditu?
Maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi izanez gero, behar beste matrikula egin beharko ditu.
6. Ikasleak nola jakin dezake deialdi batean parte har dezakeen ala ez?
Matrikula-epea hasterako euskaltegiak jakinaraziko dio ikasleari azterketa egiteko behar duen maila gainditu duen ala ez.
7. Nola jakin dezake ikasle batek onartua izan den ala ez?
Matrikula-garaia amaitu ondoren, onartua zauden ikusteko, HABEren atarian, azterketa deialdiko aplikazioan begiratu behar duzu.
8. Noiz esan daiteke matrikula-prozesua osatua dagoela?
Matrikularen ordainketa eginda dagoenean.
9. Ikasle batek ba al du aukerarik bigarren deialdian izena emateko, baldin eta lehenera aurkeztu ez bada?
Baldintzak betez gero, ez du inolako eragozpenik izango.
10. Beharrezkoa al da azterketara matrikularen ordain-agiria eramatea?
Ez, eskatuko den dokumentu bakarra Nortasun Agiria da.
11. Ahozko proba egiteko eguna aldatzerik ba al dago?
Aldaketarik egin nahi izanez gero, eskaera egin beharko du ahozko datak jakin bezain laster.
12. Gordetzen al zaio azterketariari lehen deialdiko idatziaren nota bigarren deialdirako?
Ez. Berriro egin beharko du matrikula eta azterketa idatzia.
13. Egiaztatze-probetara aurkezteko ikasle batek matrikula ordaindua izan, eta arazo pertsonalak direla medio, aurkezterik izango ez balu, ordaindutako dirua berreskuratzeko aukerarik izango al luke?
Ez. Kasu horietan ordainketa-sistemak ez du itzulketarik aurreikusten
14. Azterketa prestatu nahi badut, non aurki ditzaket proba-ereduak?
www.ikasbil.net atarian aurkituko dituzu, “euskara agiriak” atalean.
15. Azterketa egin ahal izateko egokitzapen bat behar banu, zer egin ?
Azterketarako matrikula egin bezain laster HABEri adierazi zein eratako egokitzapena behar duzun, dagozkion neurriak har daitezen.
16. Azterketa gaindituz gero, dirulaguntza jasoko dut?
Dirulaguntza jaso ahal izateko beharrezko baldintza da mailaren bat gainditzea, baina ez da nahikoa. Dirulaguntzak jasotzeko beste baldintza berezi batzuk ere bete beharko dira.
17. Zein dira dirulaguntzak jasotzeko baldintzak?
Klik egin ezazu hemen eta xehetasun gehiago aurkituko duzu.
18. Non aurki ditzaket azterketa deialdiaren xehetasun gehiago?
Hementxe duzu Martxoaren 4an argitara eman zen 2009ko deialdiaren Ebazpena
19. HABEren agiriek balio al dute beste Erakundeetarako?
Bai, HABEko mailen tituluak Jaularitzako beste hainbat agirien baliokide dira. Ikus hemen baliokidetza taula.