|
Honen bidez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari jarraiki, merkataritzan hizkuntza-paisaia eta erabilpen mintzatua areagotzeko asmoz HABEk duen egitasmoaren berri jakinarazi nahi dizugu: dendariei eta dendako langileei zuzenduriko ikastaro bereziak antolatzea.
Euskararen erabilera aldetik merkataritza gune estrategikoa da. Euskal merkataritzak zerbitzu ezin hobea eskaintzen du, baina are eta hobea litzateke zerbitzu hori euskaraz ere eskainiko balu. Horretaz jabeturik HABE Erakundearen egitasmoa zerbitzu hori euskaraz bideratu ahal izateko bitartekoak eskaintzea izan da. Horretarako, lehenbizi DENDAKETAN izeneko ikasmateriala argitaratu du eta orain dendarientzako eta dendako langileentzako ikastaro bereziak antolatu nahi ditu.
Hona hemen dendarientzako eta dendako langileentzako ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko prozedura:
Ikastaroa antolatzeko eskariak honakoek egin dezakete: Udalek (normalizazio teknikarien bidez, adibidez) eta euskaltegiek.
Dendariek ezin izango dute zuzenean eskatu; eskariak udalen edo euskaltegien bidez bideratu
beharko dituzte.
Eskariak HABEra (info@habe.org, tel. 943-022600) bideratuko dituzte.
- Ikastaroaren publizitatea
Publizitatea (kartelak banatzea eta abar) eskatzailearen esku geldituko da, hau da, ikastaroa antolatu
nahi duen udalaren esku.
Triptikoa
HABEk triptiko bat argitaratuko du ikastaroei buruzko informazio orokorrarekin.
Gero, udalek beren datuak triptikoan sartu nahi badituzte, diseinuaren gastuak HABEk ordainduko ditu, baina inprimatze lana eskatzailearen esku geldituko da.
Kartela
HABEk ikastaroaren kartelaren diseinu orokor bat eskainiko du, baita diseinu hori
ordaindu ere.
Triptikoaren kasuan bezala, udalek beren datuak triptikoan edota kartelean sartu nahi badituzte, diseinuaren gastuak HABEren kontura izango dira, inprimatze lana eskatzailearen esku utzita.
Udalak zehaztuko du ikastaroak zein euskaltegitan eskainiko dituen.
Hona hemen bete beharreko baldintzak, dirulaguntza jaso ahal izateko:
- Taldearen osaketarako ikasle-kopurua: taldea kokatua dagoen herriaren tamainaren arabera, 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak ezarritako gutxieneko eta gehienekoak betetzea.
|
Biztanle kopurua
|
Talde bakoitzeko
gutxienekoa
|
Euskaltegien gutxieneko batezbestekoa
|
|
< =5.000
|
6
|
8
|
|
5.001-10.000
|
7
|
9
|
|
10.001-25.000
|
8
|
10
|
|
> 25.000
|
9
|
11
|
- Ikasleak dendariak edo dendako langileak izatea
- 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 4. artikuluan zerrendatutako ikastaro-moduluez aparteko erritmoan antolatuta HABEk onar dezan, jarduera horrek EBPN, LanHitz edo gutxienez udal-mailako plangintza batean sortua eta txertatua egon beharko du. Eta, kasu bakoitzean, dagokion Erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du euskaltegiak.
- Udalek nahi duten euskaltegia aukeratuko dute ikastaroa antolatzeko.
- Irakaslea euskaltegi homologatu bateko langilea izatea.
-
HABEk eskatzen duen informazioa eskaintzea.
-
- - Datutegiaren bitartez burutzekoa: talde, irakasle, ikasle eta ikastaroaren datuak
- - Ikastaroaren bukaeran ebaluazio fitxa bete beharko dute, egindakoaren berri emanez.
- Taldearen onarpena
HABEk eskaerak aztertu ondoren jakinaraziko dio eskatzaileari ikastaroa onartua izan den ala ez, ezezko kasuan ere arrazoiak azalduz.
HABEk erantzuna eskaria jaso eta bost egunen buruan emango du.
Ikastaroa antolatu denean, HABEk dagozkion ikusketak egin ahal izango ditu
Ikastaroa bukatutakoan, euskaltegiak ebaluazio-txostena bidaliko du HABEra.
Era honetan antolatu eta emandako ikastaroak HABEk bere ohiko dirulaguntzen bitartez finantzatuko ditu, eskolak ematen dituen euskaltegiari gainerako ikastaro homologatuak babesteko erabiltzen dituen irizpideekin.
Donostian, 2007ko azaroaren 29an
Joseba Erkizia Itoitz
HABEren zuzendari nagusia
|