2007ko deialditik hasita, abenduaren 28ko 15/2007 Legearen arabera (2008ko martxoaren 11n argitaratua), agiria eskuratu nahi duten ikasleek jaulkitze-tasa ordaindu beharko dute (18,50 euro jatorrizko agiria jasotzeko eta 1,72 kopia jasotzeko).
Azterketa 2007ko deialdia baino lehenago gainditu dutenek ez dute jatorrizko agiria eskuratzeko tasarik ordaindu behar, baina agiria galdu, eta berria eskuratu nahi izanez gero, kopiaren tasa ordaindu beharko dute.
NOLA ESKURATZEN DA AGIRIA?
Ibilbidea
Agiria eskuratzeko eskaeran sartu, NA eta pasahitza idatzi eta tasaordaintzeko orria eskuratu.
Orria inprimatu, eta beheko aldean idatzita dituzun banku edo erakunde horietakoren batean ordainketa egin (nahi izanez gero, internetez ere egin dezakezu ordainketa).
Interneten begiratu,eskarien egoeran , agiriaHABEren bulegoan jasotzeko prest daukazun.
HABEren lurraldeordezkaritzara joan eta agiria jaso.
Agiria jasotzera zoazenean,NA edo identifikazio dokumenturen bat erakutsi eta erregistroan sinatu .
> > > Agiria eskuratzeko eskaera < < <
|