HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
Icono de Conformidad con el Nivel A de las directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

Ikasleentzako diru laguntzak 2011

 Diru laguntza eskaera                                        Ebazpena                          Esleipena

2011ko irailaren 2ko EHAAn argitaratu da 2010-2011 ikasturtean HABEren euskara-mailak gainditu dituzten ikasleei emango zaizkien diru laguntzen baldintzak arautu eta horien aitortza egiten duen eta horien baliokideak egiaztatu dituzten ikasleentzako diru laguntza deialdia egiten duen HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpena.

Nork eskura ditzake HABEren diru laguntzak?

Diru laguntza hauek eskuratu ahal izateko, 4 baldintza hauek bete behar dira:

  • 2010eko martxoaren 23tik 2011ko abuztuaren 31 bitartean euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean ikasle izatea.
  • HABEren euskara maila edo baliokide bat egiaztatu izana:
    • HABEren deialdiei dagokienez, 2010eko bigarren deialdian edo 2011ko lehen deialdian HABEren maila bat egiaztatu dutenek.
    • 2009ko Baliokidetza-Dekretuaren bitartez HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak (IVAP eta Osakidetzako hizkuntz eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…) egiaztatutakoen kasuan, 2010eko irailaren 1etik 2011ko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.
  • Beti ere, ikasleak egiaztatu duen mailari dagozkion ikasketak euskaltegi/zentroan burutu baditu azken hiru ikasturteetan.
  • Ikasleak berak kostu bat ordaindu izana euskaltegiari ikasketa horiengatik.

Nori ez dagokio HABEren diru laguntza?

Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean ikasle izanda HABEren euskara-maila edo baliokide bat egiaztatuta ere, jarraian aipatzen diren kasuetan ez dute HABEren diru laguntza hauek jasotzeko eskubide izango:

  • Azken hiru ikasturteetan (2008-09, 2009-10 eta 2010-11) euskaltegi edo autoikaskuntza zentroan ikasitako mailak baino beheragokoa egiaztatzen dutenek.
  • Herri Administrazioak finantzatuta eskolaratu diren ikasleek.
  • lehendik egiaztatutako maila bera edo beheragoko bat egiaztatu dutenek. Kontu izan, ondorio hauetarako, edozein baliokide har daitekeela kontuan. Adibidez, IVAPeko 2. H.E.a lehendik egiaztatua duen ikasle batek aurten HABEren 1. edo 2. maila egiaztatzen badu, ez du laguntza hauetarako eskubide izango.

Noiz egin behar da eskaera?

www.habe.euskadi.net web orriaren bitartez datu-orria osatzeko epea 2011ko irailaren 6tik urriaren 5era bitartekoa izango da, biak barne.

Nola egin behar da eskaera?

HABEren web orrian eskaera egiteko tokian sartuko da ikaslea, irailaren 6tik urriaren 5era bitartean, sarbide bakoiztuarekin.

HABEren deialdi bidez maila egiaztatu badu (2010eko 2. deialdian edo 2011ko 1. deialdian), egiaztatutako mailak eta euskaltegi/zentroetan azken 3 ikasturteetan ikasitakoaren arabera, zein maila lagunduko zaion diruz eta, deialdiaren arabera, gehienez eskura dezakeen laguntza azalduko zaio.

Horrekin ados badago, datu-orria bete beharko du (euskaltegietan burututako ikastaroak, ordaindutakoa, kontu korrontea...) eta hor bukatzen da bere egitekoa (ez du HABEra ezer eraman beharrik izango).

HABEko mailaz gain beste bat lortu badu epealdian (2010eko irailaren 1etik 2011ko abuztuaren 31ra bitartean), edo HABEren proposamenarekin ados ez badago, beti aukera izango du ikasleak eskaera-orria bete, inprimatu eta paperak HABEra ekartzeko.

HABErena ez den maila baliokideren bat egiaztatu duen ikasleak zuzenean eskaera-orria bete beharko du. Orri hori bete eta inprimatu egin beharko du, eta egiaztatutako mailaren ziurtagiriarekin batera HABEra ekarri, horretarako aurreikusitako epearen barruan.

Zenbat diru eskura dezake ikasleak?

  • Egiaztatu den maila bakoitzeko jarraian zehazten den kopurua eskura dezake gehienezikasleak:
    • HABEren 1. maila edo baliokidea: 500 euro
    • HABEren 2. maila edo baliokidea: 400 euro
    • HABEren 3. maila edo baliokidea: 100 euro
    • HABEren 4. maila edo baliokidea: 100 euro
  • Irizpide nagusi bezala, ikasleak ezin dezake eskuratu berari euskaltegian/zentroan 2008-09, 2009-10 eta 2010-11 ikasturteetan ikastea kostatu zaiona baino gehiago. Horretarako, norberak ordaindutakoa eta jasotako beste diru laguntza publikoak izango dira kontuan.
  • 1.000.000 euro aurreikusi dira diru laguntza hauetarako. Kopuru hau eskari guztiei erantzutera helduko ez balitz, hainbanaketa egin beharko litzateke.

Noiz erabakitzen eta eskuratzen da?

Abenduaren hasieran esleituko dira diru laguntzak, eta HABEren web orrian argitara emango.

Urtea amaitu aurretik eskuratuko du ikasleak eskaera-orrian adierazitako kontu korrontean.

Azken eguneratzea: 2011/12/12